XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaunartze antifona Jn 15,5

Ni naiz mahatsondoa, eta zuek aihenak dio Jaunak; Niregan dagoenak eta Ni harengan, fruitu asko ematen du.

Jaunartze ondorengoa

Zure sakramentuaz indarberritu gaituzu, Jauna;
egizu, Karlos martiri dohatsuaren iraupenari jarraituz,
iritsi dezagula iraupen horri agindutako betiko saria.
Jesu Kristo.

Abuztuak 14

SAN MAXIMILIANO MARIA KOLBE, apaiz eta martiria

An. tx. komentualek jaia Beste familiek oroipena

Maximiliano Maria Kolbe Lodz-etik hurbil jaio zen Polonian 1894eko urtarrilaren 8an.

1907an Anaia txiki komentualen apaizgai eskolan sartu eta 1918an Erroman hartu zuen apaizgoa.

Andre Mariarenganako maitasunean irazekita, Maria Sortzez Garbiaren gudari taldea delako erlijio elkartea sortu zuen eta baita gogo beroz hedatu ere.

Japonia aldetik misiolari zelarik, kristau fedea Sortzez Garbiaren babesean eta zaindaritzapean zabaltzen saiatuko da gogotik.

Poloniara itzuli eta sufrimendu gogorrak eraman ondoren, herrien gudate zakarrenean, 1941eko abuztuaren 14ean, ez-ezagun bat heriotzatik askatu nahiz eta elkar maitasunaren opari bezala, bere bizia eman zuen Oswiecim-go atxilotuen biltokian.

Sarrera antifona Mt 25, 34b. 40bc

Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok dio Jaunak. Benetan diotsuet: nire senide diren txiki hauetako bati egina, Neuri egin zenidaten.